Egurrak Bi egurretan, espazio berekoak diren irudiak aurkeztu ditut. Ez dute elkarren artean batura garbia osatzen, senak gelakide direla esaten dizun arren. Logela bat. Logelaren bi izkinetan kokatzen ditut bi gorputzak. Bakoitzak akzio batetan diardu. Bikotetzaren helburua garbia da: bien artean dinamika bat lantzea. Dinamika hau azaltzeko bakoitza indibidualki deskribatuko dut: 
( Josu )
Ezkerreko gorputza ohean da, lo. Konposizioak diagonal nabarmenak ditu, oheak berak argiarekin batera eratzen dituenak. Proiekzio sentsazioa da nabari, nahiz eta gure protagonista lo dagoen. Landu nahi diren ezaugarrien artean maindireen testurak dauzkagu, argien kontraste eta itzaleko aurpegiarekin batera. Koloreek berotasun sentsazioa suspertzen dute ikuslearengan, lotan dagoena goxo-goxo amesten arituko denaren froga. Zer dabil amesten? 
( Morgan )
Beste alde batetik eskubiko pertsonaia esna dago, katilu batetik jaten. konposizioa bi orbainetan banatzen da: ilunaldea eta argialdea. Azala argitan dauka, gerritik beherakoa gainontzerako elementuekin nahasten delarik. Garrantzitsua dena ordea eserita daukan posea da! Ezkerreruntz eserita egon arren, gorputzetik ezkerrera oraindik eta espazio handiago bat aurki dezakegu. Irudia bitan banatzen da. Ezkerreko haize honek zentzu jakin bat iradokitzen du: gure pertsonaia pentsatzen ari dela. Jaten duen bitartean pentsatuz, zerri buruz ordea? Kolore hotzek pertsonaiaren bakardadea eta pentsakortasuna elikatzen dute.
Dinamikarekin jarraituz. Hainbat galdera otzen zaizkit:

1.
Morgan Josutaz pentsatzen ari al da? Triste al dago? Hala bada, zergatik? Bakarrik sentitzen da bere bikotearen axolagabetasunaren aurrean?

2.
Morgan Josuk amesten duena al da akaso? Zerbait badago margolanean distortsio punttu bat aditzera eramaten duena ezta? Kontzientzia egoera eraldatuan duelarik Josuk Morgan baztertuta irudikatzen du?

3.